Bakh bere 15. urteurrena ospatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko urr. 15a, 10:52
Bakh kirol instalazioak, Gasteizen. Argazkia: Baskonia

Bazkideentzako zein bazkide ez direnentzako jarduera ugari izango dira Baskonia-Alaves taldeko kirol hiriaren 15. urteurreneko ospakizunetan.

Hamabost urte ez dira egunero betetzen, eta Bakh-ek aste honetan ospatuko du bere 15. urteurrena, urriaren 16tik 22ra bitartean. Adin eta gustu guztientzako jarduera asko izango dira Bakh eraikinean; eta horietako batzuk bazkide ez direnentzat ere eskuragarri izango dira. Beraz, edonork gozatu ahal izango du ospakizun honetan.

Ikuskizun ugari egongo dira, eta lehena Julen Axpe umorista ospetsuaren bakarrizketa izango da, publikoa barrez leherrarazteko. Gainera Potxin eta Patxin pailazoak ere Bakhen izango dira beste egun batean. Fitness arloan ere askotariko ariketak izango dira, baita hainbat kiroletako klase gidatuak ere; Bakh-eko bazkide izan gabe ere gozatzeko aukera egongo da, eta, beraz, programako hitzordurik deigarriena izango da bisitarientzat. Gainera, igerilekuan beste ariketa asko egongo dira, adibidez: Aquagym, yoga igerian...

Izotz-pistak ere izango du protagonismoa, hainbat jarduera ireki hartuko baititu. Gainera, txikienentzako jarduerak ere egongo dira, eta gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute: aurpegiak margotzea, txokolatadak... Gastronomiaren zaleentzako sukaldaritza tailerrak ere izango dira. Azkenik, Buesa Arenan jokatuko diren hiru partiden prebiak gozatu ahal izango dira eraikinean, Bakh-ek ez baitu aukera hori alferrik galdu nahi izan.

Kontsultatu programazio osoa hemen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide