Markus Howardek kontratua berritu du Baskoniarekin 2026ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko urr. 6a, 15:28
Markus Howard, Baskoniako izarra. Argazkia: Baskonia

Bi urtez berritu du kontratua Baskoniako jokalari onenetako bat den Markus Howardsek.

Baskoniako zaleak lasai egon daitezke, taldeko jokalaririk garrantzitsuenak 2026ra arte jarraituko baitu. AEBetan jaiotako jokalariak bi urtez berritu du bere kontratua Gasteizko taldearekin, negoziazioen ondoren. Bai zaleak bai taldea pozik egon daitezke "0" dortsala taldeari gehitzen jarraituko duelako, bai Ligan bai Euroligan.

Aurreko denboraldietako bere estatistikek eta aurtengo denboraldi hasierak beren kabuz hitz egiten dute. Bere lorpen handienen artean, garrantzitsuena da joan den denboraldiko Top 5ean sartzea, Ligak berak egindako ranking batean. Badirudi aurten ere lan ona egin dezakeela, lehen jardunaldian MVP' izan baitzen. Gaur jokatuko du bere lehen partida kontratu berriarekin, Madrilen aurka, denboraldiko partidarik ikusgarrienetako batean.

Kontratuaren iraupena ez da oso luzea, baina Baskoniaren ohiturak kontuan hartuta, ez dago gaizki. Jokalari askok denbora gutxirako sinatu ohi dute klubarekin, laster NBAra jauzi egitea espero baitute. Hori ez da Howarden kasua, horretarako maila duen arren Europako talde arabarreko idoloa izaten ari baita.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide