Vitoria-Gasteiz Trail bueltan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko ira. 28a, 21:11
Mendi lasterketaren aurreko edizio bat. Argazkia: vitoriatrail.com

Duela hiru urte egin zen mendi lasterketaren azkenengo edizioa, baina orain bueltan izango da, urriaren 1ean.

Ascentiumek eta Vital Fundazioak antolatutako Gasteizko trail running proba buelta izango da, hiriaren eremu asko zeharkatuz. Pandemiarengatik kirol jarduera hau gelditu zen, baina hiru urte geroago, egoera lasaiagoarekin, itzuli egingo da. Bi antolatzaileen hitzetan Euskal Herriko mendi lasterketarik sendoena dena urriaren 1ean ikusiko ahal izango da.

Lau kategoria izango ditu lasterketak, adin guztietako jendeak parte har dezan. Batetik, gizonezkoen eta emakumezkoen oinarrizko kategoriak, eta, bestetik, kategoria horiek, baina 45 eta 41 urtetik gorakoentzat, hurrenez hurren.

Ibilbidea

Vital Fundazioaren bulegoaren aurrean hasiko da proba, eta mendietaraino iritsiko da urratsez urrats. Eraztun berdea inguratuko dute partaideek haraino ailegatzeko, Armentiatik igarota. Lasterkariak Gasteiztik aterako dira ere, izan ere, Gometxa, Berroztegieta, Ariniz eta Zumeltzu zeharkatuko dituzte, paisaiekin gozatu bitartean.

800 dortsal banatuko dira, tokiko jendearentzat zein kanpokoentzat. Ekitaldi zirraragarria eta pasioz betea izango da, egin gabe daramatzagun hiru urteak direla eta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide