Eneko Arija adingabeen munduko padel txapelketan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Alex Losada 2023ko ira. 20a, 16:38
Eneko Arija Otxoa de Alda, partida batean. Argazkia: World Padel Tour

Gasteizen jaiotako padel jokalari gaztea munduko txapelketara joango da azaroaren 13tik 18ra.

Eneko Arija Otxoa de Alda (Gasteiz, 2005) padel jokalari gazteak beste pauso bat eman du bere ibilbide profesional ikaragarrian. Oraingoan, Espainiako selekzioarekin jokatzera deitu dute, adingabeen Munduko Padel Txapelketara joateko. Txapelketa Paraguayko hiriburuan izango da, Asuncion hirian, azaroaren 13tik 18ra.

Arijak beste hiru junior jokalarirekin joango da Espainiako kamiseta defendatzera, munduko txapelketa irabazteko nahian. Hori baino lehen, selekzioaren kontzentrazio batean izango da, irailaren 29tik urriaren 2ra, txapelketarako prest egoteko.

Ez da lehen aldia Enekok Espainiako selekzioarekin joaten dela. 2019an, haurren selekzioaren ordezkari izan zen; hiru urte geroago, 18 urterekin, munduko txapelketara itzuliko da. Araban idolo bat da egiten ari dena egiteagatik, Gasteizen jaio eta bere adina izanda.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide