Laudioko gazte bat larriki zauritu dute laban batekin, kuadrillen arteko eztabaida batean

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2021ko urt. 25a, 08:00
Urgoiti pasealekuko kalean gertatu zen ezbeharra. / GOOGLE MAPS

Arrigorriagan jazo zen gertaera larunbat arratsaldean, herri horretako eta Laudioko kuadrillen arteko eztabaida batean.

Laudioko gazte bat zauritu zen larunbatean Arrigorriagan, herri horretako adin txikiko batek labana sartu ziolako sabelaldean. 18:30ak aldera jazo zen gertaera, Urgoiti pasealekua kalean, eliza inguruan. Bi herrietako kuadrillen arteko eztabaida batean gertatu zen erasoa.

Geuria hedabideak eman du gertatutakoaren berri. Ertzaintzak, bere aldetik, prentsa oharra kaleratu du gertatutakoa azaltzeko. Poliziak 17:45ean jaso zuen pasealekuan gertatzen ari zen borrokaren gaineko abisua, herritar baten partetik. Udaltzainak eta ertzainak bertaratu ziren. Lehenengoak zauritua artatzen hasi ziren, larrialdi zerbitzuak iritsi bitartean. Bigarrenak, aldiz, erasotzailea bilatzeari ekin zioten, alde egin zuelako. Bidean topatu zuten arma: 15 zentimroko labana. 

Albiste hau AIARALDEA hedabideak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen dituzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide