Langile bat hil da Zorroza Gestion de Residuos enpresan, lan istripu baten ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez 2020ko ots. 25a, 11:29

Enpresan dago Polizia, gertatutakoa ikertzen. / ELA sindikatua

Murgako industrialdean jazo zen istripua, astelehen arratsaldean.

Langile bat zendu da Murgako Zorroza Gestion de Residuos enpresan gertatutako ezbehar baten ondorioz. Ertzaintzak argitu du astelehen arratsaldean, 17:30ean, jazo zela istripua. Behargina, antza, lau metroko altueratik erori zen eta larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren Murgara, Tubos Mecanicos del Norte enpresako langile grebalariek ziurtatu dutenez.

Gurutzerako ospitalera eraman zuten langilea, baina zaurien ondorioz zendu da. Ertzaintzak aipatu du herritar senegaldarra dela behargina. Osalan eta Ertzaintza bera ari dira ikertzen orain enpresan gertatutakoa. Aiarako alkatea ere Murgara joan da.

Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide