EAJk eta PSE-EEk elkarrekin gobernatuko dute Laudion

Ander Añibarro Laudioko alkatea. /Aiaraldea

EAJk prentsa oharra zabaldu du jakinarazteko akordioa lortu duela alderdi sozialistarekin udal gobernu taldean batera aritzeko.

EAJk prentsa oharra baliatu du publiko egiteko Laudioko Udalean koalizioan gobernatuko dutela sozialisten laguntzarekin.

Biek batera 9 ordezkari izango dituzte 17ren artean eta horrek gehiengo osoa emango die. Berez, Udala zuzenduko duen talde berriaren egitura ezagutzeko ostiralera arte itxarotea izango da beharrezkoa. 09:00etan egingo den udalbatzaren ostean, Ander Añibarro alkateak eta Juan Jesus Merchan sozialisten buruak akordioaren nondik norakoak eskainiko dituzte.

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide