61 langile kaleratu nahi ditu Valvospain-Ituartek

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares 2019ko eka. 12a, 10:20

Amurrioko Valvospain enpresako langileek hainbat elkarretaratze egin dituzte azken aldian. AIARALDEA.EUS

Enplegua Erregulatzeko Espediente bat martxan jarriko duela iragarri du enpresak, eta  hartzekodunen lehiaketan sartu da.

Bilera izan zuten Valvospain-Ituarteko langileek astelehenean enpresaren zuzendaritzarekin, fabrikaren egoeraren inguruan hitz egiteko. Bi gauza jarri zituen zuzendaritzak mahai gainean. Alde batetik, jakinarazi zuen enpresa iragan ostiraletik dagoela hartzekodunen lehiaketan. Bestetik, Enplegua Erregulatzeko Espediente bat martxan jarriko duela iragarri zuen. Espedienteak 61 langileren kaleratzea eragingo luke –fabrikan dauden langileen erdia baino gehiago–.

Horrez gain, greba bertan behera uzteko eskatu die zuzendaritzak beharginei, eta jakinarazi die soldatetan egondako atzerapenak FOGASAren bidez ordainduko dituztela –hau da, diru publikoa baliatuta–.

Albiste hau Airaldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide