Internet bidez film bat deskargatzeagatik epaiketara jotzeko mehatxua jaso du laudioar batek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez 2019ko eka. 7a, 09:57

BitTorrent baliatu du erabiltzaileak fitxategi bat deskargatzeko Internet bidez. / Wikimedia

Bilbon kokatutako abokatu batek 150 euroko ordainketa eskatu dio laudioarrari film bat deskargatzeagatik, epaitegian ez salatzearen truke.

Internet bidez egindako deskarga batek 150 euroko kalte-ordaina edo epaiketa ekar liezaioke laudioar bati. Ekainaren hasieran jaso zuen laudioarrak eskutitza, Bilboko abokatu baten partez; eta jakinarazi dio salaketa jarriko duela bere aurka epaitegian 150 euro ez badizkio ordaintzen. Bost eguneko epea eman dio horretarako.

Abokatuak eskutitza baliatu du azaltzeko Kaliforniako Productions LLC kontratatu duela. Ondorioz, 2018an P2P programa  baliatuta -BitTorrent- fitxategi bat deskargatzea leporatu dio. Horretarako, bere IPa identifikatu dute, Euskaltel enpresari galdetu ostean.

Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide