Ertzaintzak gizon bat identifikatu du Ezker Abertzaleko familiaren baserriaren aurkako tiroaren harira

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2019ko urt. 7a, 15:19

Lezamako baserriaren kontra bota duten bala. AIARALDEA

Naiz hedabidearen arabera, identifikatua Espainiako Polizia ohia da.

Tiro bat bota zuten atzo goizean ezker abertzaleko familia baten baserriarren aurka, Lezaman. Bederatzi milimetroko bala bat sartu zen etxeko sukaldera, leihotik. Ertzaintza etxebizitzara bertaratu da eta ikerketa abiatu du.

Lekukoek salatu dutenez, ezin da ehiztari baten bala galdu bat izan eta ez da ezta familia arazo edo liskar baten ondorioz izan. Era berean, nabarmendu dute gertaera jazo den unean etxean jendea zegoela eta, ondorioz, arrisku handia pairatu dutela.

Identifikatu bat
Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dio ikerketa ireki dutela eta momentuz ez dela atxiloturik egon. Hala ere, gizon bat identifikatu dute, gertaeran inplikatua egon daitekeelakoan. Naiz hedabideak, bere aldetik, identifikatua polizia nazional ohi bat dela adierazi du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago