Vicente Velasco: 76ko ustezko hilketa politikoa argitzeko urratsak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru 2017ko mar. 2a, 13:24

Aceros fabrikaren garaiko argazki bat, ABC egunkaritik hartua. /Aiaraldea

Laudioko Aceros lantegiko behargina zen Vicente Velascoren heriotza argitzeko, beste hipotesi bat plazaratu du herritar batek.

Nor izan zen Vicente Velasco Garran? Zein da bere figura inguratzen duen misterioa? Jaurlaritzako indarkeria politikoari buruzko txosten batean azaltzen da haren izena, Laudion hil baitzuten. Jaurlaritza saiatu zen dokumentu horren bitar- tez bortizkeriaren biktimen aitortza sustatzen eta, zentzu batean, lortu zuen. Horren ondorioz, herritar bat ahalegindu da argitzen Velasco Garranen inguruan sortutako zalantzak, txostenak berak jasotzen baitu sakonago ikertu behar dela kasua.

Vicente Velasco Garranek 39 urte zituen, Palentziakoa zen. Aceros de Llodio enpresako langilea zen, eta 1976ko urriaren 10ean hil zen Basurtuko ospitalean. Pairatutako zauriak justifikatzeko, ordea, hainbat bertsio zabaldu dira.

Zenbait albiste agentziek plazaratu zuten Aceros de Llodioko beharginen pikete batek jipoitu zuela greba ez egiteagatik irailaren 27an –Txiki eta Otaegiren fusilamenduen urteurrenean–. Beste batzuek salatu zuten "inkontrolatuek" –hau da, poliziek edo eskuin muturreko militanteek-–zauritu zutela manifestazio batean.

40 urte beranduago, Jose Ignacio Alvarado Meabek –Aceros de Llodio enpresako langile batzordeko presidentea 1987tik itxierara arte– ikerketa egin du gertakaria argitzeko; eta Laudioko alkateari eta Jaurlaritzako Bizikidetza Taldeari bidali dizkie ateratako ondorioak. Horretarako, biktimaren lankide ohiekin harremanetan egon da.

"Piketeei egotzi zioten hilketa, baina langileek ukatu zituzten akusazioak"

Ikertutakoaren arabera, Velasco Garrenen heriotzak ez zuen izan jatorri politikorik. Alvarado Meaberen ikerketa aintzat hartuta, Aceros de Llodioko beste bi langilek eman zioten hil zuen jipoia Velascori, Marbella tabernan eztabaida bat izan ostean.Bi pertsona horiek ospetsuak ziren herrian, eskuin muturreko ideologia baitzuten. Dirudienez, krimenaren egileen izen eta abizenak oso zabalduak zeuden herrian, baina Guardia Zibilak ez zuen ahaleginik egin heriotza argitzeko eta arduradunak epaitegira eramateko.

Ikertutakoaren arabera, Velasco Garrenen heriotzak ez zuen izan jatorri politikorik. Alvarado Meaberen ikerketa aintzat hartuta, Aceros de Llodioko beste bi langilek eman zioten hil zuen jipoia Velascori, Marbella tabernan eztabaida bat izan ostean.Bi pertsona horiek ospetsuak ziren herrian, eskuin muturreko ideologia baitzuten. Dirudienez, krimenaren egileen izen eta abizenak oso zabalduak zeuden herrian, baina Guardia Zibilak ez zuen ahaleginik egin heriotza argitzeko eta arduradunak epaitegira eramateko.

Are gehiago, Alvaradoren ustez, horregatik leporatu zien Poliziak hilketa ezkerreko piketei, bi hiltzaileak babesteko; nahiz eta erasoa irailaren 26an eman eta greba irailaren 27an izan.

Aceros de Llodioko langile batzordearen presidente ohiaren asmoa ez da soilik Velascoren hilketaren nondik norakoak plazaratzea izan. Langileen izen ona garbitzeko asmoa izan du Alvarado Meabek. Bere ustez, greba ugari egin arren inoiz ez zen erabili bortizkeria mobilizazioetan parte hartu ez zutenen aurka.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago