Aiaraldean 80 puntutik gora ditu Pokemon Go jokoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiaraldea Gaur 2016ko uzt. 27a, 11:53

Gutxienez, 89 puntu ditu Pokemon GO aplikazioak eskualdean. Laudiok 20 erreferentzia inguru ditu; Okondon 16 topa daitezke, eta Amurrion, berriz, 13.

Errealitate handituko jokoak hainbat gazte (eta ez hain gazte) atera ditu Aiaraldeko kaletara Pokemonen, geltokien (bertan sariak eskura daitezke) eta gimnasioen (borrokatzeko esparruak) bila. Ingress aplikazioa erabilita ikus daiteke zenbat puntu dituen Pokemon Gok eskualdean. Aurretik aipatutako 89 horiek hainbat herritan sakabanatuta daude. Esan bezala, Laudiok, esaterako, 20 inguru ditu eta batzuk herrigunean badaude ere (tren geltokian, adibidez), beste batzuk Anuntzibain ere kokatu dituzte.

Babio artzainan

Amurrion 13 topa daitezke eta bat Babioko artzainaren eskulturan dago. Aiaran ere zenbait leku ezarri dituzte, Arespalditzan 2, Zuhatzan beste 2, eta Etxegoienen 1. Urduñan eta inguruetan erreferentzia mordoa dago. Hirian 16 eta mendian beste 4 (Txarlazon, esaterako). Lekamañan eta Belandian ere badaude bana.

Artziniegak 5 puntu ditu (alde zaharrean eta Artea Santutegian) eta Erretes Tudelak bakarra. Okondok erreferentzia ugari ere baditu, 15 inguru, eta Orozkok 6 (gehienak herrigunean baina baten bat Ibarran).

Arrankudiaga-Zolloko mapan, bestalde, ez da lekurik agertzen; baina herritarren batek geltoki edo gimnasioaren bat topatuz gero, 688848152 telefono zenbakia erabilita jakinarazi diezaioke aiaraldea.eus-i, whatsapp bidez.

Egun gutxitan mundu osoko fenomeno soziala bilakatu da Pokemon GO bideo-jokoa. Ez dira gutxi eskualdean kaletik Pokemon bila doazen herritarrak (udako eguraldi ona aprobetxatuta).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide