Iritzia

Zabalgana auzoan hezkuntza publiko duina eta kalitatezkoa

Erabiltzailearen aurpegia Zabalganeko hezkuntza komunitatea 2024ko urt. 24a, 19:00
Zabalgana BHI institutua, Zuhatzuko Atean. Argazkia: Arcelor Mittal

"2024-2025 ikasturterako DBHko bederatzi edo hamar lerro aurreikusten dira. Hala bada, ez da behar adina gela egongo aurreikusitako ikasle guztiak egoera egokian artatzeko".

Zabalgana, gaur egun, Gasteizko auzorik jendetsuena da, 29.000 biztanletik gora ditu. Auzokide asko Zabalgana BHI Institutua erreferentziazko ikastetxe publiko gisa duten gazteak dituzten familiak gara. Ariznabarra auzoan ikasten dutenak ere gehitu behar ditugu, institutua ere erreferentziazkoa daukatelako.

"Harro gaude institutuaz, eta uko egiten diogu hezkuntzan kalitatea galtzeari adabakiak jartzen direlako"

Zabalganeko institutua DBHko zazpi lineako bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko gisa proiektatu zen 2018an. Gaur egun, eta bigarren urtez jarraian, zortzi lerro ditugu DBHko lehen mailan, eta 2024-2025 ikasturterako bederatzi edo hamar lerro aurreikusten dira. Hala bada, datorren ikasturtean ez da behar adina gela egongo aurreikusitako ikasle guztiak egoera egokian artatzeko.

Zabalgana auzoak bigarren hezkuntzako ikastetxe publiko bakarra du, eta, gaur egun, egokitzen ari da instalazio berriekin, laborategiekin, liburutegiarekin eta abarrekin. Zuzendaritza eta irakasle talde gaztea du, ilusio handiz eta proiektu berriei ekiteko gogoz, gazteak gure gizarteak ezartzen dituen erronka berrietarako formatzeko eta prestatzeko. Talde bizia da, eta lanerako gogo handia du.

Auzoko hezkuntza komunitatea harro gaude institutuaz, eta uko egiten diogu honi:

  • Hezkuntzan kalitatea galtzeari adabakiak jartzen direlako, gelak zatikatzen direlako, edo gela gehigarriak kentzen direlako.
  • Ikasleek hautazko ikasgaiak jaso ezin izateari, espazio egokirik ez izateagatik.
  • Institutu hau erreferentzia duen ikasleak auzotik atera behar izateari edota institutuan plazarik gabe geratzeari.

Institutuko matrikulazio aldia laster denez, aurreko puntuak errespetatuko dituen irtenbide bideragarri bat eskatzen dugu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin hitz egiteko eta lankidetzan aritzeko prest gaude, baina beti gure gazteek auzoan hezkuntza publikoa, doakoa, laikoa, euskalduna eta kalitatezkoa izateko duten eskubidea lehenetsiz.

Sinatzaileak
  • Zabalgana BHIko Mendibea guraso elkartea
  • Aldaialde HLHIko Aldaiaberri guraso elkartea
  • Mariturri HLHIko Mariturri guraso elkartea
  • Zabalgana HLHIko Amezti-Txiki guraso elkartea
  • Zabalgana BHIko zuzendaritza
  • Aldaialde HLHIko zuzendaritza
  • Mariturri HLHIko zuzendaritza
  • Miguel de Cervantes HLHIko zuzendaritza
  • Zabalgana HLHIko zuzendaritza
  • Denon Eskola (EHIGE)

Iritzi artikulu hau argitaratzean, ALEAk ez ditu bere gain hartzen egileak adierazitako iritziak, ezta horiekin lotutako erantzukizunak. Zure iritzia bidali nahi baduzu, idatzi erredakzioa@alea.eus helbide elektronikora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide