Ekaitz Samaniego

Ekaitz is in da house

Erabiltzailearen aurpegia Marta Sendiu Zulaica 2020ko urt. 28a, 09:43
'Ekaitz In Da House' freestyle jaialdiaren V. edizioa izan zen larunbatean. / Argazkia: DosPorDos

Arratsaldeko 19:00ak besterik ez dira, baina iluntasuna kaleetan zehar sartu da. Urtarrileko gau hotzen berotasun aterpe bilakatu da Gasteizko Gaztetxea. Foku gorriak piztu eta oholtza ketu da, barra inguruak garagardo botilatxoz bete diren heinean. Hip-hop kulturan murgildu, eta rap-aren errimen artean dantzatzeko gogoekin gerturatzen hasi da jendea. Gaurkoa zita berezia da muinoko etxearentzat.

Zortzi urte igaro dira gaztetxeko kide Ekaitz Samaniego atxilotu zutenetik. Haren omenez, urtero ospatu da Gasteizko Gaztetxean Ekaitz In Da House freestyle jaialdia. Aurtengoa V. Freestyle Txapelketa izan da.

Hasiera estraofizialaren lehenengo protagonista igo da eszenatoki gainera. DJ Eguren hasi da bere sesioarekin, eta giroa azkar berotu da.  Blues, Soul, Reggae, Funk eta Jazz doinuekin eman dio hasiera gau-emanaldiari. Egurenekin batera, Tito igo da, Indarrapeko kidea, urtero bezala aurkezle lanetan arituko dena.

Behin soinu jartzailea, aurkezlea eta epaimahaia prest daudela Jaio, Izar Mendiguren, Iñaki Viñaspre, Amaia, Odei Barroso eta Gatom freestylerrak igo dira agertokira. Parte hartzaile bakoitzaren aurkezpena egin eta gero, hasierako agurra egitea egokitu zaie inprobisatzaileei. Gatomek ekin dio eta Ekaitz Samaniegori ongi etorria eskaini dio. Gaztetxeak erritmoa jarraitzen du, besoak alde batetik bestera mugitzen dituen bitartean.

Berri hau Argiak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide