ALEAk 5 urte

"Alea erreferentzialtasuna irabaziz doa"

Erabiltzailearen aurpegia Igor Galarza Intxausti 2020ko urt. 23a, 09:41
ALEAren lantaldeko kideak erredakzio berrian. / ALEA

Arabako gaiak lantzen dituen ALEA hedabideak bost urte bete ditu urtarrilean. Urteurrena ospatzeko, erakusketa antolatu dute, 2015etik honako eduki esanguratsuenak argazkietan nabarmendurik. ARGIAk Aleako zuzendari Aritz Martinez de Lunarekin hitz egin du, bost urteen eta datozenen inguruan.

Bost urte bete dituzue, eta nolabait Alea egonkortzea lortu duzue.

Bai, oraindik ez dakit iritsi garen nahi dugun besteraino, baina pixkanaka bagoaz tokia hartzen. Uste dut Alea gero eta ezagunagoa dela eta apurka erreferentzialtasun puntua lortzen goazela. Badakigu oraindik bide luzea daukagula egiteko, baina gutxieneko oinarria jartzea lortu dugu.

Ez da erraza euskara gutxi entzuten den lurralde batean aurrerapausoak ematea...

Egia da azken urteetan datuek gora egin dutela. Araban gazte asko alfabetatu dira euskaraz, eta orokorrean ezagutza maila ere igo da. Hori eguneroko bizimoduan nabaritzen da, baina Araban erabileran dago zulo handiena. Gasteizko erabilera antzua da irakurri nuen datu batzuen arabera, uste dut %3 inguruan dagoela. Alearen helburu nagusienetakoa da euskarazko prentsa kontsumitzeko aukera ematea. Araban izaera nazionaleko hedabideak bai, Berria, ARGIA, Egunkaria lehen… baina tokiko hedabiderik ez zegoen, eta beharrizan hori betetzeko asmoz sortu zen Alea.

Albiste hau ARGIAk argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea eta informazio osatuagoa hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide