alea.eus

Gasteizko Gaztetxeak 29. urteurrena ospatuko du egunotan

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017-04-21 10:57   Gizartea

29 urte igaro dira San Prudentzio egunean Gasteizko alde zaharreko kotxe-toki zaharrak okupatu eta gaztetxea sortu zutenetik. Hori dela eta, ostegunetik aurrera urteurrena ospatuko dute, jaia eta aldarrikapena uztartuz, “29 urte oasian, 29 urte dantzan” lelopean.

Gasteizko Gaztetxeak 29. urteurrena ospatuko du egunotan
Gasteizko Gaztetxea | Ikusi handiago | Argazki originala

Autogestioan, asanbladan eta okupazioan oinarritutako proiektu gisa sortu zuten Gasteizko Gaztetxea 1988 urtean eta hiru hamarkada geroago printzipio berdinekin jarraitzen dutela ziurtatu dute.

“Ideia horien inguruan oso jende ezberdina elkartzeko eta dinamika herritarrak aurrera ateratzeko balio du gaztetxeak”, azaldu dute Gazte Asanbladako kideek. “29 urte igaro dira baina hau ez da gelditu: Gasteizen alternatiba bat eskaintzeko mugimenduan dagoen proiektua da gaztetxea”.

Aurtengo ospakizuna beste urte batzuetakoa baino laburragoa izango da, hamar egun iraungo du. Ostegunetik apirilaren amaierara arte era askotako ekimenak egingo dituzte: bertso afari beganoa, autogestioaren inguruko mahai-ingurua, futbolin txapelketa, kontzertuak eta txontxogilo ikuskizuna, besteak beste.

Oier Gomez larriki gaixo dagoen preso gasteiztarrari elkartasuna helarazteko ere baliatuko dute festa, eta larunbatean Oiertxo SOS Eguna egingo dute.

Egitaraua:

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa