Ene bordatxotik

Erabiltzailearen aurpegia Txipi Ormaetxea Lasaga 2016ko mai. 6a, 09:52

Anbotoko magaletik, nire agurrik eta eskerrik beroenak igaro berri den maiatzaren 3an Gasteizko Oihaneder euskararen etxera hurreratu zineten guztioi. Zuek egindako txera eta eskainitako berotasuna ez ditut berehalakoan ahaztuko. Ekitaldia gertukoa, goxoa, hunkigarria izan zen niretako, alimaleko oparia, bizian eta hilean ez ahazteko modukoa. Emandako berba betetze-bidean, hasia naiz omenezko liburuko artikuluak irakurtzen, eta ez dut etsiko den-denak irakurri arte; atsegin eta plazer handiz, gainera. Honek denak pertsona hobea egingo nauen esperantzan, har ezazue guzti-guztiok (izan zinetenok eta ezin izan zenutenok) ene besarkadarik maitekorrena.

 Otxandio, 2016ko maiatzaren 5a

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide