Ate irekiak izango dira Lautada Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Lautada Ikastola 2024ko urt. 19a, 06:00
Argazkia: lautadaikastola.eus

"Hurbiltasuna, aniztasuna, berrikuntza, euskara, arreta, kooperatiba... Hori guztia eta gehiago gure ikastolan badago", aldarrikatu du Lautada Ikastolak. Ate irekien jardunaldia antolatu dute urtarrilaren 25erako.

Urtarrilaren 25ean, datorren ostegunean, 16:00etatik aurrera, ate irekien jardunaldia eta bakarkako elkarrizketak egingo dituzte Aguraingo Lautada Ikastolan. "Guk ezagutzen dugu, baina familia berriek ere badute horretarako aukera. Horregatik, etor zaitez gu ezagutzera", adierazi dute.

2 eta 16 urte bitarteko umeak eta beren familiak gonbidatu nahi dituzte ikastetxea eta hezkuntza proiektua ezagutzeko. Bakarkako elkarrizketetarako hitzorduak lotzeko, 945 300 215 telefono zenbakira deitzea edo agurain@lautadaikastola.eus helbide elektronikora idaztea eskatu dute.

Webgunearen bitartez harremanetan jartzeko aukera ere zabalik dago: "Ezagutu nahi bagaituzu, eman izena eta deituko dizugu".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide