Ciudad Jardin LHII KORRIKAN

Erabiltzailearen aurpegia Ciudad Jardin Lanbide Heziketa 2024ko mar. 22a, 10:14
Ciudad Jardin ikastetxeko ikasleek lekukoa hartu zuten unea. Argazkia: Ciudad Jardin LHII

Martxoaren 18an, Korrikaren 1061. kman, Iker Ruiz ikasleak eta Maria Muñiz irakasleak 23. Korrikaren lekukoa Ciudad Jardinen izenean eraman zuten. Harro Herri lelopean tipi-tapa joan ziren Gasteizko kaleetan barrena.

Hunkagarria izan zen benetan, lekukoa gure irakasle eta ikasleen artean ikustea. Beste behin ere euskarak dakarren bizi poza harrotasunez sentitu genuen. Besoak gora luzatuz, kantuka, saltoka eta zigi-zaga ibili ginen Gasteiztik zehar.

Giro ezin hobean ospatu genuen eguna eta iparraldeko institutuen aldarrikapenari ere, “Azterketak Euskaraz” eskubideari eutsi genion.

Dagoeneko martxoaren 24an Baionan bukatuko den jaialdiaren parte gara eta ziur lekukoak gure bultzada sentituko duela datozen egunetan.

 

Gora Korrika!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide