Araba Ekinean saria Ciudad Jardin LHIIko 'Eco Seduction' proiektuari

Agatha Do Valle eta Asier Montero ikasleak. Argazkia: Ciudad Jardin LHII

Arabako Eskola Enpresen Ferian, Asier Montero eta Agatha Do Valle Ciudad Jardin LHIIko Merkataritza Jardueren zikloko 2. mailako ikasleak saritu dituzte, sexu osasuneko artikulu beganoen Eco Seduction proiektuagatik.

Urtarrilaren 29an, Arabako Eskola Enpresen Feria izan zen Santa Barbarako Pergolan. Bertaratu ziren guztiak sormen eta ekintzailetza giroan murgildu ziren. Arabako Lanbide Heziketako zortzi ikastetxetako ikasleek aurkeztutako 59 negozio proiektu eta ideien energia nabaria sumatu ahal izan zen ekitaldian.

Ciudad Jardin LHIIko Merkataritza Jardueren zikloko 2. mailako bi ikasle, Asier Montero eta Agatha Do Valle, saritu dituzte Eco Seduction proiektuagatik. Proiektuaren ideia nagusia sexu osasuneko eta sexu hezkuntzako artikulu beganoak saltzean datza. Epaimahaiak bere "ekarpen soziala eta sexu produktuekiko sentsibilizazio lana" baloratu ditu.

Proiektuaren egileek opari-txeke bat jaso dute Elkar liburu-dendan trukatzeko.

Zorionak Agatha eta Asier!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide