Landa bigarren, Pogacar menderaezin

Erredakzioa 2024ko mar. 25a, 10:16
Pogacar, Landa eta Bernal Voltako podiumean. / ARGAZKIA: @Voltacatalunya

Voltan sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu du murgiarrak.

Tadej Pogacar beste maila batean kokatzen da, eta hala erakutsi du beste behin Kataluniako Voltan. Maldan gora amaitutako hiru etapa nagusietan erakustaldia eman zuen Pogacarrek, eta azken etapan, sprintean, beste inor baino azkarragoa ere izan daitekeela erakutsi zuen esloveniarrak. Pelotoian ez du inork Pogacar jarraitzeko gaitasunik erakutsi aste osoan, eta nagusitasuna erabatekoa izan da.

Gainontzeko guzti horien artean, Landa izan da bigarren sailkapen nagusian (+3:41), eta Bernal kolonbiarra hirugarren (+5:03).

Murgiarrak sasoiko dagoela erakutsi du eta maldan gora Pogacar maisuaren arrastoari jarraitzeko gai izan daitekeen bakarrenetakoa dela agerian utzi du. Apirilaren 1 eta 6 artean ospatuko den Itzulia prestatzeko sentsazio ezin hobeak utzi ditu, horrenbestez, Kataluniako Votak arabarrarentzat.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide