Greba mugagabea CIE Automotive enpresan

Erredakzioa 2023ko mai. 15a, 13:00

Legutioko CIE Automotive enpresako langileek greba mugagabeari ekin diote gaur, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioetan soldata igoerak eta lanaldiaren murrizketa exijitzeko.

Maiatzaren 15etik aurrera, greba mugagabera jo dute Legutioko CIE Automotive enpresako langileek, euskal enpresa multinazionalak Goiainen duen fabrikako 30 langileen lan baldintzak hobetzeko asmoz.

ELA sindikatuak deitutako lanuzteak enpresako lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioen erdian iritsi dira. Plantillaren aldarrikapen nagusien artean daude, besteak beste, KPIaren araberako soldata igoerak, soldata taulak berrikustea eta urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztea.

"CIE Automotivek 90 milioi euroko emaitza garbia izan zuen aurtengo lehen hiruhilekoan; hau da, aurreko ekitaldiko aldi berean baino %9,6 gehiago. Eta ustiapenaren emaitza gordina 179,3 milioi eurokoa izan zen; hau da, iazko lehen hiruhilekoaren aldean %13,8ko hazkundea", azaldu du ELAk.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide