Azoka 10:00etatik 15:00etara bitartean izango da zabalik, eta aurtengo edizioan, lehen aldiz, bereizitako hiru espazio egongo dira: abereen erakusketa, nekazaritzako eta eraldatutako produktuak, eta artisautza. Gainera, lehendabizikoz, umeen txokoa egongo da ere.
Udalak erabaki du birsalmenta debekatzea, bertako ekoizleei eta bertan ekoiztutakoari protagonismoa emateko asmoz. Azokaz gain, bertako produktuen dastaketa, motozerra bidezko zura taila tailerra, suaren bidezko forja erakusketa, sentsibilizazio jarduerak eta haurrentzako gune bat izango dira, besteak beste.
Azokan parte hartzeko ekoizle zein egileen izen-ematea zabalik dago oraindik, zuiakoudala@ayto.araba.eus helbide elektronikoaren bitartez. Postu kopurua mugatua izango da, eta ekoizlearen gertutasuna zein izena emateko hurrenkera lehenetsiko dira.