Bosgarrenez antolatu du Lorabarri Astea Aramailur kontsumo elkarteak, herriko beste hainbat eragile eta Udalaren laguntzarekin. Horra hor egitaraua:
- Maiatzak 6: Garagardo ikastaroa 10:00etan, Sastiñan.
- Maiatzak 7: 10:00etan hasita, belar meta egingo dute haurrekin, parkean.
- Maiatzak 9: Buztinaren erabilpen terapeutikoari buruzko tailerrak. Eguerdiko saioa eskolan izango da 14:00etan eta umeei dago zuzenduta; arratsaldekoa, erretiratuen elkartean egingo dute 17:00etan.
- Maiatzak 10: Ortu eta baso bioanitzen gaineko berbaldia 19:00etan, Sastiñan, Iñaki Etxebesterekin.
- Maiatzak 11: 'Altza Porru' komiki hitzaldia 18:00etan, Sastiñan.
- Maiatzak 13: Lorabarri azoka 1:00etatik 14:00etara, Bixente Goikoetxea plazan.