alea.eus

Gasteiztar bat hil da Gorbeialdean izandako istripuan

Erredakzioa 2017-04-09 23:00   Gizartea  Gorbeialdea

Ezbeharra Orozko eta Murgia batzen dituen A-624 errepidean gertatu da. Motoan zihoan emakumea errepidetik atera da.

48 urteko Gasteizko emakume bat  hil da gaur Gorbeialdean gertatu den trafiko istripu batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Hildakoa bidetik atera da motoa gidatzen ari zela, Orozko eta Murgia batzen dituen A-624 errepidean, Altube mendatean. Bera bakarrik zihoan ibilgailuan, eta antza denez, errepidetik atera da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa