alea.eus

Legutioko ludotekako enpresa kudeatzaileak bere gain hartu ditu kaleratzeak

Mirian Biteri 2017-02-10 10:35  Gorbeialdea  Legutio

Langileen kaleratze gutuna "gaizki" interpretatu dela azpimarratu du idatzi batean Eragintza Kultur Erakundeak.

Eragintza kultur erakundearen adierazpena:

  • Bi pertsona hauen lan kontratuak etetearen erabakia, Eragintza Kultur Erakundearena izan dela soilik, eta erabaki hau hartzerako orduan, ez dela egon inolako presiorik Legutioko Udalaren partetik.
  • Eragintza Kultur Erakundeak Legutioko Udalak bi pertsona hauek egindako falta larriaz informatzeko bidalitako idatzia gaizki interpretatu zuela eta horregatik barkamena eskatzen diogu Legutioko Udalari eta herriari, kaleratutako bi pertsonei emandako kaleratze gutunean idatzitakoak eragin ahal izan duen minagatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa