Gaztetxe berria dute Urkabustaizen

Mirian Biteri 2017ko urt. 19a, 12:00

Tokia txukuntzen eta ekintzak antolatzen dihardute orain; inauterietarako zabaldu nahi dute.

Orain arte Ostuñon izan dira gazteak, Urkabustaizko Udalaren jabetzako eraikin batean, bada, inguruan lanak hasi dituzte eta gainera, instalazio horiek askotariko ekintzak antolatzeko aukera "askorik" ez dutela ematen eta toki berria okupatzea erabaki dute. Gabonetan izan da hori.  

Dagoeneko lanean ari dira bertan; gaztandegia hutsik zegoenez asko dira bertan egin beharreko konponketak, hala nola, barrualdea txukundu eta apurtuta dauden leihoak konpondu.

Liburutegia

Lan horiez gain, kudeaketa zehazteko bilera irekiak ere egiten dituzte. Gaztetxe berrirako ideia asko dituzte buruan; proposamen finkoen artean, umeentzako gunea, tabernatxoa eta liburutegia egokitzeko asmoa agertu dute. Horrekin batera, ekintza "zehatzak" antolatzekotan ere badabiltza, esaterako, hitzaldi desberdinak eta tailerrak. Aratusteetarako nahi dute Gaztaetxea martxan jarri.  

Gogoratu duten moduan, astero deitzen dituzten batzarrak irekiak dira, eta bertaratzeko deia egin dute. Azpimarratu dute adinak ez duela garrantziarik; gazteek nahiz dagoeneko gurasoak direnek parte hartzen dute proiektuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide