Zuiako Kuadrillak 'Gorbeialdeko Kuadrilla' izena du ofizialki

Erredakzioa 2016ko uzt. 22a, 17:47

Arabako Batzar Nagusiek berretsi egin dute maiatzean Kuadrillako Batzarrak gehiengoz onartutako izen aldaketa, aurrerantzean 'Gorbeialdeko Kuadrilla' izena izango du lurraldeak.

Zuiako Kuadrilla 6 udalerrik osatzen dute: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia. Hori dela eta, orain arteko izendapenarekin, batzuetan nahasmena sortzen zen eta gainera ez zuen eskualdean bizi den biztanleriaren gehiengoa behar bezala ordezkatzen.

Kuadrillako Batzarrak adostutakoaren arabera 'Gorbeialdeko Kuadrilla' izendapenak eskualdeko udalerri guztiak hobeto ordezkatzen ditu eta gainera, eremu honetan jardunean ari diren beste erakunde batzuek ere erabiltzen dute; esate baterako ‘Mairuelegorreta Gorbeia Inguruko Landa Garapen Elkartea’ eta zabor bilketa kudeatzen duen ‘Gorbeiako Inguruetako Partzuergoa’.

Egoera hori kontuan hartuta, Kuadrillako Batzarrak iragan maiatzean aho batez onartu zuen 'Gorbeialdeko Kuadrilla' izen-aldaketa burutzea. Arabako Batzar Nagusiek onartu eta Buletin Ofizialean Foru Araua argitaratu ondoren, aldaketa prozedura bukatutzat eman eta legez egikaritu da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide