Aurten, Euskarara Etorri-berriak ardatz hartuta, hainbat ekimen egiten dihardute; tartean, pasa den larunbatean, esan bezala, Murgiako udaletxe plazan izandakoa. Hain justu ere, azken urteotan Zuiako gau eskolan zein beste euskaltegi batean euskara ikasten ibili direnak bildu zituzten; 80 lagun inguru.
Egitarau oparoa prestatu dute ekimen horren bueltan. Hilaren 8an eman zioten hasiera horri, Jon Maia eta Iñaki Martinez de Lunak "euskarara etorri-berrien" gainean eskainitako mahai inguruarekin. Ordutik hona, ardo dastatzea, zine foruma, umeentzako jolasak eta musika emanaldiak egin dituzte, besteak beste.
Hona hemen datozen egunotarako ekintzak:
Ekainak 23:
- 19:30 Irrien Lagunak pailazoen ikuskizuna, Bea-Murgia plazan
- 20:30 Txokolate jana
- 22:00 San Juan Sua eta Dantza Plaza, Bidabarri dantza taldearekin
Ekainak 25
- 19:00 Berbapikea, Bea-Murgia etxean.
- 20:30 JC Gurrutxagaren bakarrizketa toki berean
Ekainak 26
- 12:00 Kalejira, Bitorianoko bidegurutzetik. Bidean, Zuiako kultura taldeen emanaldiak izango dira.
- 13:30 Udaletxe plazan, amaierako ekitaldia, eta Ordago taldea.
- 15:00 Txiste bazkaria igerilekuetan. Bakoitzak bazkaria eramango du.
- 17:00 Esteibar eta Obietarekin erromeria.