Hastear daude Bizente Goikoetxearen omenezko ekintzak

Mirian Biteri 2016ko api. 14a, 10:43

Bizente Goikoetxea musikariaren heriotzaren mendeurrenaren harira, egitarau oparoa prestatu dute Aramaion. Bihar, ostirala, emango diote hasiera horri San Martin ikastetxeko ikasleek.

Umeek prestatutako ekitaldia 15:30ean hasiko da. Tribiala eta musikariaren inguruko bideo-aurkezpena egiteaz gain, Parpargorriren eskutik, euskal konpositoreen kantak abestuko dituzte; eta Larraitz Arriolabengoa musika irakasleak abesbatzen gainean egingo du berba.

Zapatuan inaugurazio ekitaldia egingo dute Bañera parkean; ekainaren 18an, Araba abesbatzaren eta Gasteiz Camerataren kontzertua dago herrian.

Jose Mari Velez de Mendizabal

Abuztutik urrira bitartean ere izango dira ekimenak; bada, oraindik zehazteke daude horien datak. Abuztuan, esaterako, organo kontzertua egingo dute; irailean, Arabako abesbatzak eta Gasteiz Cameratak emanaldia eskainiko dute Gasteizko Santa Maria katedralean. Urrian bigarren kontzertu bat eskainiko dute esandako bi taldeek, Amurrion. Hilabete berean, Jose Mari Velez de Mendizabal aramaioarrak musikariari buruz idazten diharduen liburua aurkeztuko dute.

Aramaioko alkate Lierni Altunak iragarri du ziurrenik ekimen gehiago egingo direla Bizente Goikoetxearen omenez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide