"Eskuinaren inboluzioaren aurrean", memoria aldarrikatu dute

Erredakzioa 2024ko api. 2a, 15:30

Frankismoaren biktimak omendu dituzte Arabako erakundeek Azazetako mendatean frankistek hamasei pertsona, tartean Teodoro Gonzalez de Zarate Gasteizko alkatea, hil zituzten egunean.

Gasteizko Udalbatzak eta Arabako Batzar Nagusiek frankismoaren biktimak omendu dituzte astearte honetan, Posta eta Agirre Lehendakaria kaleen arteko elkargunean dagoen Isiltasunean Oihuka eskulturaren aurrean lore-eskaintza eginda. Maider Etxebarria Gasteizko alkateak azpimarratu du orain "inoiz baino gehiago" beharrezkoa dela demokraziaren eta elkarbizitzaren alde borroka egin zutenen "oroitzapena mantentzea". Gaineratu du, memoria demokratikoarekin lotuta, "eskuinak eta ultraeskuinak dakarten inboluzioaren aurkako harresia eraikitzea" ezinbestekoa dela.

Isiltasunean Oihuka eskultura Teodoro Gonzalez de Zarateri (1931 eta 1936 artean alkate izan zenari eta 1937an, beste 15 lagunekin batera, Azazetako mendatean tropa frankistek hil zutenari) eta Espainiako Gerrako biktimei eskainita dago. Frankismoaren biktima izan ziren agintari politikoen oroimenezko ekitaldia 2018tik egiten da bertan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide