Gasteiz eta Madril arteko goizeko trena kendu du Renfek

Erredakzioa 2024ko mar. 26a, 07:59
Gero eta tren gehiago galtzen ari da Gasteiz. ALEA

Bartzelona, Zaragoza eta orain Madril bezalako hiriekiko hainbat lotura galdu ditu Gasteizko geltokiak 2019tik gaur arte.

Apirilaren 8tik aurrera, Gasteiz eta Madril lotzen dituen goizeko lehen Alvia trena 8:08etan abiatuko da, 6:48etan beharrean. Madrilgo Chamartin-Clara Campoamor geltokia handitzeko obrak direla eta egin du aldaketa Renfek. Berregituraketa dela eta, gainera, ohiko erabiltzaileek denbora gehiago emango dute bidaian –hiru ordu eta erdi luze–; eta Gasteiz eta Madril arteko txartel merkeena (44,50 euro) galduko dute.

Renfek kenduko duen trenak eguneko zerbitzurik goiztiarrena eta merkeena eskaintzen zuen; Donostiatik ateratzen zen, 5:05etan, eta geldialdiak egin zituen Tolosan (5:27), Zumarragan (5:55), Gasteizen (6:48), Miranda Ebron (7:08), Burgos Rosa Manzanon (8:04), Valladoliden (8:46), eta, azkenik, Madril-Chamarton-Clara Campoamorren, 9:53etan.

2019ko ekainetik gaur arte, Gasteizko geltokiak Bartzelona, Zaragoza eta orain Madril bezalako hiriekiko hainbat lotura galdu ditu, zuzeneko zerbitzuen eskaintza murriztuz eta ohiko erabiltzaileen artean kezka areagotuz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide