Hezkuntza sistemaren "joera autoritarioa" salatu dute

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 17:08

Ikasle Abertzaleak erakundeak deitutako greba egunean "errotiko aldaketa" eskatu dute.

Hezkuntza zentroetan deitutako greba deialdiari jarraiki, ehunka lagunek parte hartu dute gaur goizean Gasteizen Ikasle Abertzaleak erakundeak deitutako manifestazio batean.

Hego Euskal Herriko beste hiriburuetan bezala, Gasteizen ere ikasleek kalean aldarrikatu dute hezkuntza sistema "erabat merkantilizatuta" dagoela. "Heziguneetan guztiz isilduta nahi gaituztenen aurrean, kalera ateratzeko eta ikasle langileon aldarrikapenen alde borrokatzeko eguna da ikasle greba", adierazi dute grebarako deialdian.

Greba joan den asterako deituta zegoen, baina data horren bueltan funtzionarioek beste greba bat deituta zutenez, atzeratzea erabaki zuten. Ikasle Abertzaleak-en arabera, "instituzioei lotuta dauden sindikatuek baliabide gehiago" dituzte hezkuntza zentroetan eta hedabideetan "espazioak bereganatzeko", eta horrek Ikasle Abertzaleak-en deialdia "bigarren maila batean geratzeko"aukerak handitzen ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide