Israelek Palestinan hildakoak gogoratu dituzte Judimendin

Erredakzioa 2024ko ots. 5a, 09:30

Israel Gazan egiten ari den "genozidioa" salatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko ekimena egin zuten ostiralean. Lau orduz eta bost minutuko txandatan, hildako pertsona guztien izenak ozen irakurri zituzten.

Joan den ostiralean, otsailaren 2an, 16:00etatik 20:00etara, auzokide talde batek Palestinarekiko elkartasun ekimena antolatu zuen Judimendiko parkean, "Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzeko eta Palestinari elkartasuna adierazteko". Bide batez, Gernika-Palestina herri ekimenaren barruan antolatutako Judimendi-Palestina ekimena aurkezteko baliatu zuten mobilizazioa.

Lau orduz eta auzokideen artean banatutako bost minutuko txandatan, azken lau hilabeteetan Israelek hildako 23.000 palestinar baino gehiagoren izenak ozen irakurri zituzten. Horrekin batera, informazio gune bat jarri zuten parkean, auzokideak bertan elkartzeko. Besteak beste, Judimendi HLHI eta Angel Ganivet ikastetxeetako komunitateak, Judimendiko Gazte Asanblada, Sumendi espazioa, Batuta elkartasun sarea, Judimendikoak auzo elkartea eta auzoko euskara taldea batu ziren ekimenera.

Amaitzeko, 19:30ean, elkarretaratzea egin zuten parkean bertan: "Israeli boikot, Palestina askatu!", aldarrikatu zuten.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide