Urko Herranek eta Onditz Iturbek irabazi dute Maratoi Erdia

Erredakzioa 2023ko abe. 18a, 11:00
Urko Herran, ezkerrean; Onditz Iturbe, eskuinean. Argazkia: Media Maraton VG

Gasteizko Maratoi Erdiaren 45. edizioan aritutako 2.500 lagun baino gehiagoren artean gailendu dira Herran eta Iturbe.

Izena eman zuten 2.940 lagunetatik, 2.580 atletek hartu dute igande honetan Gasteizko Maratoi Erdiaren 45. edizioan, 21,097 kilometroko lasterketaren gizonezkoen eta emakumezkoen kategorietan. Horrez gain, beste 400 haur eta gaztetxo inguruk korrika egin zuten proba txikian.

Zero azpiko tenperatura baxuek markatutako goiz batean, Urko Herran izan zen azkarrena gizonezkoen kategorian, hirugarren aldiz jarraian. LEA La Blanca taldeko atletak konpainia izan zuen 10. kilometrora arte; lasterketaren erdialdetik aurrera, bideari bakarka ekin zion, eta 1:06:28ko denborarekin iritsi zen, iazko bere marka hobetuta. Minutu bat pasatxoko aldearekin iritsi zen Miguel Risco salamancarra (1:07:31). Azkenik, podiuma osatuz, Carles Montllor kataluniarra (1:08:04) heldu zen.

Emakumezkoen kategorian, Onditz Iturbe igorretarrak lortu zuen urrezko domina, 2021eko garaipena berretsita. Lasterketa osoan liderra izan ondoren, probaren erdialdean erritmoa bizkortu zuen, eta 1:16.28ko denborarekin iritsi zen helmugara, 1999an Nieve Zarzak lortutako errekorra (1:17:45) gaindituz. Bere atzetik iritsi ziren Barbara Ramon katalana (1:19:49) eta Maria Zorroza bizkaitarra (1:20:14).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide