Euskararen Eguna

Euskara 'pizteko' aldarria egin dute Gasteizen

Erredakzioa 2023ko abe. 3a, 22:19

Euskararen Eguna ospatzeko deialdiarekin bat egin dute adin guztietako ehunka gasteiztarrek, GEU Elkarteak antolatutako ekitaldian.

Urtero bezala, GEU Elkarteak Euskaren Eguna ospatzeko egitaraua prestatu du hiriko kaleetan. Hasteko, Landatxo kiroldegian, etxeko txikienek Baserriko porrusalda ikuskizunaz gozatu ahal izan dute, Bapatean Zirko taldearen eskutik.

Ondoren, kalejiran abiatu dira erdigunean barrena Kumbalaye batukadarekin eta, azkenik, Andre Maria Zuriaren plazan, ohiko legez, euskararen aldeko aldarria egiten duen kandelen mosaikoa piztu dute bertaratutakoek. GEU elkarteko lehendakariak, Ane de la Presak, eta GEU elkarteko lehendakari ohi eta egungo Euskaltzaleon Topaguneko lehendakariak, Irati Iciarrek, eskerrak eman eta euskararen alde urratsak ematen jarraitzeko gonbidapena luzatu diete gasteiztar guztiei.

Gasteiz Kantuz izan da ekitaldiari itxiera emateko arduraduna.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide