'Ehundu Gasteiz' abestia, herri mugimenduko kolektiboen urtebetetzean

Erredakzioa 2023ko urr. 13a, 11:04

Micek, Haizeatxok, Annekdotasek eta Benizzek parte hartu dute abestian.

'100 urte bakarrik ezin da' dinamikatik abiatuta, aurten Gasteizko herri mugimenduko zenbait koletibo ospatzen ari diren urtebetetzerako abestia aurkeztu dute. Aurten, Hala Bedik 40 urte, Gasteizko Gaztetxeak 35, Auzolana Pilotalekuak 15, Errekaleor Bizirik!-ek 10 eta Sumendik 7 urte betetzen dituztenean, haien balio eta borroka islatzen duen lana kaleratu dute: 'Ehundu Gasteiz'.

Mice taldeak sortu du abestia, Miren Narbaiza proiektuaren buru, Haizeatxoren eta Annekdotas rap kantari arabarren eta Benizzeren kolaborazioek osatua, eta abestiaren letra Eli Zaldua eta Xabier Antia bertsolariek sortu dute. Eskuragarri da jada Youtuben eta laster plataforma digital gehiagotan egongo da. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide