Anbulantzietako langileek protesta egin dute Eusko Legebiltzarrean

Erredakzioa 2023ko urr. 5a, 12:30

Azpikontratatutako anbulantzietako langileek grebara joko dute urriaren 9an, 10ean eta 11n, beren lan baldintzak Osakidetzakoekin parekatzea aldarrikatzeko. Gaur elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren aurrean, eta tranbia moztu dute ordubetez.

ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute gaurko protesta, baita hiru eguneko greba ere. Legebiltzarraren barruan, zerbitzua publiko izatea eskatzeko EH Bilduren mozio bat eztabaidatzen ari ziren legebiltzarkide taldeak, baina proposamenak ez du aurrera egin. Gaur egun, zerbitzu hori Grup La Pau enpresa pribatu katalanaren esku dago Araban.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide