Orioko hilketa matxista salatu du Itaiak

Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 21:00

Gasteizko Itaiak deituta, dozenaka lagun bildu dira Andre Maria Zuriaren plazan, aste honetan Orion gertatutako hilketa matxista salatzeko.

"Erailketa hau biolentziaren normalizazio prozesu baten baitan kokatzen dugu, eta indarkeria matxistaren gorakada nabaria bizitzen ari gara", adierazi du Emakumeen Antolakunde Sozialistak. "Horregatik, ezinbestekoa kontsideratzen dugu indarkeria matxista oro salatu eta horren aurrean antolatzeak duen garrantzia azpimarratzea".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide