Udan zehar Gasteizko Udaleko kultura zerbitzuak antolatutako aire zabaleko programazioko azken hitzorduak ospatuko dira egunotan. Ostegunean, irailaren 1ean, Tutik Clowns taldeak Petitxou ikuskizuna eskainiko du Zabalgana gizarte-etxeko plazan (19:00).
Igandean, irailaren 4an, zirku ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da Zirkozaurreren Kobr3 ikuskizunarekin, Zaitegiko Gazteluaren kalean (19:00etan).
Bestetik, Aire Zabaleko Zinema programari amaiera bikaina emateko, bi hitzordu izango dira: ostegunean, zinemaren historiari buruzko ipuin-kontaketa berezia egingo da eta, jarraian, animazioko film laburren saioa eskainiko da, Zumaia plazan (19:30). Bigarren hitzordua irailaren 3an, larunbatean izango da, eta Michèle Laroqueren ¡Dios mío! Los niños han vuelto egongo da ikusgai Santa Maria plazan (21:00).
Jarduera horiek guztiek sarrera librea izango dute, tokiak bete arte.