Ziztatu egin dituztela jakinarazi dute bi gaztek

Erredakzioa 2022ko uzt. 22a, 13:28
Txagorritxura eraman dituzte gazteak. / Alea

Bart gauean izan da, Florida kaleko diskoteka batean.

Gasteiz Hoy atariak jakinarazi duenez, bi gaztek ziztada bat sentitu dute bart gauean, Florida kaleko diskoteka batean zeudela. Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte gero, zorabiatuta zeudelako.

Emakume gazteak ospitalera eraman dituzte anbulantzian, eta 08:00etan alta jaso dute. Momentuz ez dago gertakari horiengatik aurkeztutako salaketarik, ez eta atxiloturik edo ikerturik ere.

San Fermin jaietan hainbat salaketa jarri zituzten emakumeek ziztadengatik. Ziztada horiek, besteak beste, zorabioak eragiten dizkiete biktimei; lapurtzeko edo sexu delituak egiteko helburuarekin erabili ohi dute sumisio kimikoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide