Gasteizen ez da TAOrik izango abuztuaren 4tik 31ra

Erredakzioa 2022ko uzt. 13a, 17:00
Udalak ohar bat jarriko du txartelak saltzeko makinetan. / ALEA

TAO indarrik gabe geratuko da abuztuaren 4ko 14:00etatik aurrera, eta ez da oraindu beharko irailaren 1era arte.

Urtero bezala, gasteiztarrek eta Gasteizera etorri eta aparkatu behar dutenek atseden bat izango dute abuztuan, TAO bertan behera geldituko baita abuztuaren 4tik, 14:00etatik aurrera, hilaren 31ra. Zerbitzua normaltasunera itzuliko da irailaren 1ean, ostegunean, 10:00etatik aurrera.

Lurrazaleko aparkaldi mugatuko zerbitzua arautzen duen ordenantzak berak ezartzen du jaiegun ofizialetan ez dela ordenantza aplikatuko, ezta abuztuaren 5tik 31ra bitartean ere, bi egun horiek barne. Halaber, ordenantza horrek ezartzen du abuztuaren 4a lanegun egokituz gero, 14:00etan amaituko dela TAO araudia.

Udalak ohar bat jarriko du txartelak saltzeko makinetan, TAO aldi baterako bertan behera geratuko dela jakinarazteko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide