Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxistagatik

Erredakzioa 2022ko uzt. 12a, 11:30
Indakeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat Gasteizen. / ALEA

Udaltzaingoak bi gizon atxilotu zituen atzo Judimendi eta Arriaga-Lakua auzoetan, genero indarkeria delituak egotzita.

Indarkeria matxistarekin lotutako beste bi atxiloketa egin zituen Gasteizko Udaltzaingoak astelehen honetan, eta biei genero indarkeriako delituak egotzi dizkiete.

Alde batetik, goizeko lehen orduan, 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Judimendi auzoko etxebizitza batean, bikotekideari eraso egiteagatik.

Handik ordu batzuetara, udaltzainek 55 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten Arriaga-Lakua auzoan. Bere bikotekideak eman zion abisua Udaltzaingoari, ustezko erasotzailea bere atzetik ibiltzen ari zela salatzeko, hertsatuz eta mehatxatuz.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide