Whatsapp bidez biralizatutako irudietan ikus daitekeenez, hiru gizon beste biri eraso egiten hasi ziren. Udaltzaingoak astelehen goizean plazaratutako ohar batean azaldu duenez, guztia urtebetetze jai baten testuinguruan gertatu zen. Ospakizunaren ostean, partaideetako batzuk bide publikoan eztabaidan hasi ziren, eta ondoren hasi ziren erasoak.
Polizia bertaratu zenean, hogei pertsona inguru batu ziren liskarrean, makilekin eta arma zuriekin. "Haietako batzuk mozkortuta zeuden", azaldu du Gasteizko Udaltzaingoak. Bertaratutako lehen udaltzainek errefortzuak behar izan zituzten borroka geldiarazten saiatzeko.
Guztira zortzi lagun identifikatu zituzten udaltzainek. Horien artean zegoen 22 urteko gazte bat atxilotuta eraman zuten, autoritate agenteen aurkako erresistentzia, desobedientzia eta atentatua egotzita.
IRUDIAK: Whatsapp bidez jasota