Eragiteko janzten

Esperientzia komunitarioak ikasgai

Erredakzioa 2021ko mai. 24a, 10:57

'Berrindartu eta jauzi' aurkeztu zuen Topalabe taldeak martxoaren 23ko saioan. ALEA

Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Lautadako Euskararen Komunitatearen testigantzak jasoko ditu Eragiteko Janzten jardunaldien laugarren saioak.

Bihar, maiatzaren 25ean, Oihaneder Euskararen Etxean (18:30), Eragiteko Janzten jardunaldien laugarren saioak Arabako esperientzia ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiko du. Laugarren eta azkenengo saio honetan, gure lurraldean, euskalgintzatik sortutako esperientzia komunitario entzutetsuenetakoak diren Aiaraldeako Ekintzen Faktoria eta Lautadako Euskararen Komunitatea ezagutzeko aukera izango da. Hain zuzen, Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako Gartzen Garaio eta Lautadako Euskararen Komunitateko Oskar Garcia de Bikuña eta Jon Ruiz de Pinedo izango dira oholtza gainean beraien esperientzia ezagutzera ematen.

Bi esperientzia komunitario hauen berri izan ondoren, prozesu horietatik har litezkeen gako, irakaspen edo eta ereduen inguruko gogoetak partekatu, eta Gasteizko euskararen komunitatea irudikatu eta balizko urrats komunitariobaten inguruko iritziak trukatuko dira.

Hain zuzen Eragiteko Janzten jardunaldiak Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak pizteko jardunaldi ziklo bezala egituratu dute aurtengoan Arabagara, GEU, Lazarraga, Euskaltzaleon Topaguneak eta Arabako ALEAk. Lau saio eskaini dira 2021an zehar protagonista desberdinen motibazio, ikuspegi eta bizipenak ezagutzeko. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea izan da eta etorkizunean bide egiten jarraitzeko aukera izan dezala bilatzen da.

Izen-ematea

Segurtasun neurriak tarteko, saioan parte-hartu ahal izateko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Eskaera egiten duten lagunek baieztapena jasoko dute aforoa bete arte. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide