Koronabirusa

Produkzioa eten egingo du Michelinek

Erredakzioa 2020ko mar. 15a, 20:51

Asteartetik aurrera produkzioa eten egingo dela jakinarazi die enpresak langilei.

Michelineko zuzendaritzak bere langileei jakinarazi dienaren arabera, produkzioa eten egingo dute asteartetik aurrera estatu osoko produkzio zentroetan. Bihar, astelehena, langileek lanera joan beharko dute, baina maila progresiboan produkzioa eteten joango da, eta bertan behera geratuko da, erabat, asteartean 06:00etatik aurrera.

Langileei helarazitako oharrean adierazitakoaren arabera, lan etetzeak zortzi egun iraungo du, gutxienez; eta egoeraren bilakaeraren arabera erabaki berriak hartzen joango dira. Informazio guztia langileei dagokion momentuan emango zaie. Bide batez, eta produkzioa etengo den arren, zenbait arlotako langileek lan telematikoa egin ahalko dute etxetik.

Erabaki zehatzak, negoziazio bidean

Bien bitartean, neurri zehatzak adosteko, enpresako zuzendaritza eta sindikatuak erabakiak adostu nahirik dabiltza, eta astelehen goizean emango dute ezagutzera Mercedesek Gasteizen duen fabrikaren jardueraren inguruko erabaki zehatza. Enpresa batzordearen bitartez langileek ekoizpena guztiz etetea exijitu duten bitartean, enpresak aldi baterako lan erregulazio espediente bat negoziatu nahi du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide