Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuak bertan behera utzi behar du hauteskunde kanpaina, erretina-askatze baten ondorioz ebakuntza egin eta gero. Hurrengo egunetan atsedena hartu beharko du, eta hainbat alderdikidek ordezkatuko dute lanean.
Gasteizko Udaleko hautagaiek hedabideetan izandako azken debatearen ondoren, urgentziaz ebakuntza egin behar izan zioten asteazken gauean. Hainbat egunez ondoez sentitu eta gero, asteartean erietxera jotzea erabaki zuen eta orduan erabaki zuten asteazkeneko operazioa.
Genma Zubiaurrek, Oscar Fernandezek eta Garbiñe Ruizk jarraituko dute kanpainako hurrengo ekitaldiekin.