Enpresariak haserre, jarduera zerga dela eta

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko mai. 10a, 16:34
SEA enpresarien elkartearen agerraldi bat.

SEA Arabako Enpresarien Elkartea eta Ajebask Arabako Enpresari Gazteen Elkartea haserre agertu dira Gasteizko Udalak enpresen jarduera zergaren hobariak onartu ez dituelako.

SEAren arabera, hobari horiek ezartzea "derrigorrezkoa" da horrela jaso duelako Arabako Aldundiak onartutako foru arau batek. Gaineratu dutenez, hobariak ezinbestekoak dira herrialdeko mila bat enpresa txiki eta ertainek aurrera egiteko.

Ajebask elkarteak ildo berean nabarmendu du alderdi politikoen desadostasunak lanpostuen "galera" ekarriko duela, baita "inbertsioen eta talentuen ihesa" ere.  Elkarteak eginiko kalkuluen arabera, hobariak ez izateak "gazte enpresen %30 kaltetuko du eta 80 lanpostu galtzea suposatuko du".

Udal gobernuak adierazi du zergaren ordenantza fiskala aldatzea ezinbesteko urratsa dela enpresei hobariak aplikatu ahal izateko. "Foru arauak garbi adierazten du ezin direla hobariak aplikatu Udalaren ordenantza fiskala aldatu gabe. Ez dago beste interpretazioa egiterik".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide