Genero eta aniztasun sexualak punkarekin duen harremana aztertuko dute egunotan

Erredakzioa 2017ko mai. 16a, 13:57
Egitarau zabala prestatu du Orbain Kultur elkarteak.

Hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak eta proiekzioak antolatu ditu Orbain Kultur Elkarteak, maiatzaren 20ra bitartean.

Gaur hasita eta maiatzaren 20ra bitartean, Trasnbollomarika astea Punkean eta Rockean antolatu du Orbain Kultur taldeak, maiatzaren 17an LGTBIQfobiaren aurkako nazioarteko eguna dela aitzakia hartuta. Bertan, genero eta sexu-aniztasunak punk-a eta rock-arekin duten harremana aztertuko dute, eta horretarako, hitzaldiak, kontzertuak, proiekzioak eta erakusketak prestatu dituzte. 

Transbollomarika astea Rockean eta Punkean jardunaldiak, egitaraua


Erakusketa. Ostegun, ostiral eta larunbatean 19:00etatik 22:00etara.

Maiatzak 16, asteartea, 19:00etan

Hedwig and the Angry Inch (USA – 2001) pelikularen proiekzioa.

Maiatzak 17, asteazkena, 20:30ean

LGTBIQfobiaren nazioarteko eguna. Elkarretaratzea 20:00etan Andre Maria Zuriaren plazan.

20:30etan, Pansy Division (2012) taldearen kontzertuaren proiekzioa.

Maiatzak 18, osteguna 19:00etan

Hitzaldia eta mahai ingurua. Trans*, Bolleras y Marikas buscándonos en los arrabales de la escena Punk

Maiatzak 19, ostirala 20:00etan

Kontzertua OLOR (Soraluze) eta DJ-ak

Maiatzak 20, larunbata 20:00etan

Kontzertua TOYS SARASAS eta GENDERLEXX


Jarduera guztiak Orbain Kultur elkartean izango dira (Navarro Villoslada kalean).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide