2017/06/03 11:30

TAILERRA

[FAMILIA TAILERRA] 'Kli kla birzikla'

[FAMILIA TAILERRA] 'Kli kla birzikla'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Oihaneder Euskararen Etxeak antolatuta familian gozatzeko tailer bat egingo da. Etxean dauzkagun material ezberdinez baliatuz eta irudimena landuz jostailu apaingarri eta panpin izugarriak sor daitezke. Tailer emaleak ekarriko ditu eskulanak egiteko beharrezkoak diren material guztiak.

Parte hartuko duten umeek gutxienez 4 urte izan beharko dituzte eta gurasoetako batek (ez biek) lagunduta etorri beharko dira. Tailer bakoitzean  24 lagunentzako tokia egongo da gehienez, 12 ume eta 12 guraso. Izena emateko bete honako  inprimakia maiatzaren 8tik 21era bitartean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago